XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1.- PRESTAKETA FRESATZEKO MAKINAN OF ARIKETA d) Zorro moldatzaile eta txikitzaileen bidez.

Erremintek (fresa, barauts eta abarrek) eta akzesorioek (pintza, pintza-etxe, barauts-etxeek) guztiek ez dituzte lotura-sistema berdinak erabiltzen.

Batzuek girten zilindrikoa izaten dute, beste batzuek Morse konoa eta beste batzuek ISO konoa daramate.

Fresatzeko makina guztiak berdinak ez direnez, gerta daiteke erreminta edo akzesorio horientzako ardatz nagusiaren ahokalekua berdina ez izatea.

Kasu horretan, erreminta, pintza-etxe eta abar lotzeko zorro moldatzaile deituriko bitarteko akzesorio batzuk kokatu beharko dira.

ISO-Morse zorro moldatzailea.

Gerta daiteke, girten-mota berdina izanik, bere tamaina ahokalekua baino txikiagoa izatea eta orduan zorro txikitzaile bat tartekatuz egiten da muntaia.

ISOtik ISOrako zorro txikitzailea.